Disjuntzioaren egia-taula
Disjuntzioari buruz hizkuntzalaritzan duen adieran jakin nahi baduzu, ikus Hautakaritza.
Logikan, disjuntzioa bi proposizioen arteko lotura logikoa da, egiazko suertatzen dena bi proposizioetako bat gutxienez egiazkoa denean. Beraz, faltsua da bi proposizioak faltsuak direnean soilik. Lotura ikurraren bitartez adierazten da eta "edo" irakurtzen da (ez nahastu hizkuntza arrunteko "edo" juntagailuarekin); adibidez, "A letra da edo B zenbakia da" logikoki egiazkoa da, bietako bat gutxienez egiazkoa delako; berriz, "A zenbakia da edo 1 letra da" faltsua da, bi proposizioak faltsuak direlako.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
LogikaLogika inferentzia deduktiboaren bidezko arrazonamendua aztertzen duen jakintza-arloa da, premisa izeneko proposizioetatik konklusioetara nola heldu aztertzen duena; zehatzago, arrazonamendu horren baliozkotasun formala aztertzen du, premisetatik konklusiora egindako urratsak…
HautakaritzaHizkuntzalaritzan, disjuntzioa edo hautakaritza bi aukera edo gehiagoren artean bat hautatu beharra eta besteak baztertzea adierazten duen proposizioa da, adibidez, "gaur arratsaldean mendira edo hondartzara joango gara" esaldian…
Konjuntzioa (logika)Logikan, konjuntzioa bi proposizio lotzen dituen lokailu logiko bat da, egiazko suertatzen dena bi proposizioak egiazkoak direnean, eta beste kasu guztietan faltsua suertatzen dena. [latexpage] $\land$ ikurraren bitartez…