Esperimentuen diseinuan, diseinu faktoriala edo esperimentu faktoriala faktore batzuetako tratamendu guztiak gurutzatu edo konbinatzen dituen esperimentua da. Adibidez, hiru botika ezberdinek (A-B-C) eta bi dietak (X-Y) odolean dagoen substantzia kopuruan duten eragina jasotzeko, AX, AY, BX, BY, CX, CY konbinazioetarako esperimentuak garatuko dira. Diseinu faktorialek faktoreen arteko interakzioak edo elkarrekintzak (faktore ezberdinetako tratamendu konbinazio jakin batek izan dezakeen eragina) aztertzeko aukera ere ematen dute. Diseinu faktorialen emaitzak bariantza-analisiaren bitartez aztertzen dira.
Loturiko artikuluak
Faktore-analisia (analisi faktoriala)Faktore-analisia edo analisi faktoriala, aldagai anitzeko datu-multzo batean aldagai behagarri horiekin loturik dauden aldagai estaliak, faktoreak alegia, hauteman eta aldagai behagarriekin nola lotzen diren zehazten duen teknika estatistikoa da. Osagai…
Komunalitateak (faktore-analisia)Agian, komunalitatearen adiera soziologikoa bilatzen ari zinen. Faktoreen analisian edo analisi faktorialean, komunalitateak edo bariantza komun edo partekatuak behatutako aldagai bakoitzaren bariantza faktore edo aldagai ezkutuek azaltzen duten…
Bariantza-analisiaEstatistikan, bariantza-analisia (ANOVA akronimoaz ere ezaguna, ingelesezko ANalysis Of VAriance terminotik) aldagai kuantitatibo baten gainean jasotako datu-multzo ezberdinak horien batezbestekoari buruz konparatzeko teknika estatistiko bat da. Datu-multzoak bereizteko…