Diruzaintza-fluxuen egoera-orria edo diru-fluxuen egoera-orria enpresa batek ekitaldi ekonomikoan zehar izan dituen diruaren eta diruaren parekotzat hartzen diren aktiboen mugimenduak, diru-sarrerak eta irteerak alegia, era agregatuan eta atalka jasotzen dituen egoera-orria edo urteko kontua da (ikus, gainera: diru-fluxuak). 2007 urtetik enpresa handietan derrigorrezkoa dena. Emaitzen-kontuaren osagarria dela esan daiteke, emaitzen kontuak mozkinak jasotzen dituen bitartean, sortzapen-printzipioaren arabera, diruzaintza-fluxuak diru-sarrera eta irteerei buruzko informazioa ematen baitu, likideziari eta dirua sortzeko ahalmenari buruzko informazioa emanez horrela; beste alde batetik, enpresaren gardentasuna bermatzen duen egoera-orria ere bada.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, estado de flujos de efectivo.
Loturiko artikuluak
Egoera soziolinguistikoaEgoera soziolinguistikoa hiztun-komunitate batek une jakin batean garatzen duen hizkuntzaren erabilera, hiztunen gaitasunak, hizkuntzaren transmisioa eta hizkuntzarekiko jarrera biltzen dituen errealitatea da, finean hizkuntzaren egoera orokorra islatzen duena.…
Bertaratze-orriaBertaratze-orria lantoki edo ekitaldi administratibo batera, azterketa batera kasu, joan direnen zerrenda adierazten duen agiria da. Beste hizkuntzetan: ingelesez, attendance report; gaztelaniaz, parte de asistencia.
Egoera-balantzea (balantza-orria)Egoera-balantzea edo balantza-orria une jakin batean enpresa baten ondarearen egoera edo osaera azaltzen duen kontabilitate-agiria da, alderdi ekonomikotik nahiz finantzariotik, aktibo eta pasiboko elementuak eta ondare garbia zehazten…