Diruaren teoria kuantitatiboa prezioen maila ekonomian dagoen diru kantitatearen mendean dagoela baieztatzen duen teoria ekonomikoa da. Zehatzago, honako hau teoria horrek proposatzen duen erlazioa:
![Rendered by QuickLaTeX.com \[MV=PT\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-51ef9857d4590d8ebd97f2c34a45c83c_l3.png)
M ekonomiako ditu kantitatea, V diruaren zirkulazio-abiadura, P prezioen maila eta T ekonomiako transakzio kopurua izanik. V zirkulazio abiadura ekonomiaren finantza-sistemaren araberakoa da, eta T transakzio kopurua ekonomiaren eskaintzaren araberakoa, biak epe luzera konstanteak. BNeraz, M eta P proportzionalak direla esan daiteke: M diru kantitatea zenbat eta handiagoa, orduan eta handiagoa da P prezioen maila.
Diruaren teoria kuantitatiboa eskola monetaristaren oinarrietako bat izan da, eta horien aldezle nagusiak Irving Fisher eta Milton Friedman izan dira. Kritika zorrotzak jaso ditu; esaterako, M diru kantitatea murrizten denean, prezioek behera egiteko joerarik ez dutela ikusi da, bereziki soldatak, eta azkenean ondorioa interes-tasak igo, eta T transakzio kopurua murriztea dela, aldagai horien arteko erlazioa bete dadin.
Loturiko artikuluak
Atribuzioen teoriakGizarte psikologian, atribuzioen teoriak edo atribuzioaren teoriak pertsonek norberaren edo besteen jokabideeak azaltzeko ematen dituzten interpretazio eta kausei buruzko teoriak dira. Bereziki jokabideei buruz ezartzen diren kausa motak (barnekoak,…
Kontingentziaren teoriaKontingentziaren teoria sistema eta fenomeno sozialen antolakuntza eta funtzionamendua kontingentea dela baieztatzen duen teoria da, beraz ez absolutua edo beharrezkoa. Horren arabera, erakunde eta beste sistema sozialak inguruneko kondizioen…
Dependentziaren teoriaDependentziaren teoria, mendekotasunaren teoria edo menpekotasunaren teoria garapena eta azpigarapena zentro edo herrialde garatuen eta periferia edo herrialde azpigaratuen artean dauden dominazio edo mendekotasun harremanen ondorioak direla baieztatzen…