Kontabilitatean, sarrerak eta gastuak enpresa batean ondarearen aldaketa eragiten duten eragiketak edo egitateak dira. Sarrerak (ez nahastu diru-sarrera kontzeptuarekin) ondarearen gehikuntza dakarren eragiketa edo transakzioak dira, irabazia dakarrena alegia, hala nola salgai bat hura erosi zen prezioan baino prezio altuagoan erosten denean. Gastuak, berriz, ondarearen gutxitzea edo galera dakarren transakzioa da (ez nahastu diru-irteera edo despoltsapen terminoekin). Sarrera eta gastuen arteko diferentziak enpresaren emaitza edo mozkina (galera edo irabazia) adierazten du,
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ingresos y gastos.
Loturiko artikuluak
Sarrera marjinalaEkonomian, sarrera marjinala enpresa batek produktu-unitate bat gehiago salduta eskuratzen duen diru-sarrera gehigarria da. Kontzeptua mikroekonomian erabiltzen da, analisi marginalistan eta eskola neoklasikoan bereziki, enpresak mozkinak maximotzeko irizpidea…
Diru beltza eta diru zikinaDiru beltza eta diru zikina eskuratzeko unean zein eduki bitartean ogasunari eta estatuko beste administrazioei aitortu ez eta ezkutatzen zaien dirua edo bestelako ondasuna da, diru edo irabazi horiengatik…
Despoltsapena (diru-irteera)Despoltsapena edo diru-irteera une jakin batean eta eragiketa edo egitate finantzario baten ondorioz enpresa batean gertatzen den diruzko ordainketa da. Diru-sarrerekin batera, kutxa-fluxua ere bada, eta beraz enpresaren…