Diru eskaintza edo moneta eskaintza, ekonomia batean une batean zirkulatzen ari diren diru kantitatea da. Kantitate horrek bi atal nagusi diru: diru-oinarria (legezko dirua zirkulazioan, eskudirua alegia, gehi bankuetako erreserbak banku zentralean) gehi banku-dirua, bezeroek bankuetan dituzten saldo guztien zenbatekoa. Izan ere, banku-kontu eta gordailu hauetako saldoa diru gisa ere erabil daiteke, adibidez zerbait ordaintzeko banku-kontu batetik bestera transferentzia egiten dugunean. Gainera, gordailu horiek berehala edo denbora laburrean eskudirutan bihurtu daitezke, eta alde horretatik ere dirua dira. Kontua da kontu eta gordailu horiek epe, likidezia eta ezaugarri desberdinak dituztela, diru gisa erabili ahal izateko mugak jarriz. Horregatik, diru-eskaintzaren baitan diru-agregatu desberdinak bereizten dira: M1, non ageriko baku-kontuak bakarrik sartzen diren, eta gero likidezia txikiagoko gordailuak sartuz, hurrenez hurren, M2, M3 eta M4 direlakoak.
Diru eskaintza kontrolatzen duen politika ekonomikoa moneta politika da.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Banku zentralaBanku zentrala herrialde bateko finantza-sistema gobernatu, zuzendu eta kontrolatu egiten duen estatu-erakundea, moneta-politika garatu, dirua jaulki eta diru-erreserbak gorde egiten dituena. Banku izena izan arren, banku zentralak normalean…
Banku-diruaBezeroek banketxeetan dituzten kontu eta gordailuen saldoari egiten dio erreferentzia banku diruak, baita bezeroek eskura dituzten kreditu-kontuen saldoari ere. Zirkulazioan dagoen legezko diruarekin, eskudiruarekin alegia, eta banku-erreserbekin batera,…
Moneta politika edo diru politikaDiru-politika, moneta-politika edo politika monetarioa ekonomia batean estatuek euren ekonomietan esku hartzeko (ikus, interbentzionismoa) dagoen diru kopurua (diru eskaintza, alegia) kontrolatzeko duen politika ekonomikoa da, bereziki inflazioa kontrolatzeko…