Diru beltza eta diru zikina


KategoriakEkonomia

Diru beltza eta diru zikina eskuratzeko unean zein eduki bitartean ogasunari eta estatuko beste administrazioei aitortu ez eta ezkutatzen zaien dirua edo bestelako ondasuna da, diru edo irabazi horiengatik ordaindu beharreko zergak ez ordaintzeko (ikus, zerga iruzurra), edota diru horren jatorria ezkutatzeko, diru hori legez kanpoko jardueretan (kontrabandoa, lapurretak, iruzurra, ...) eskuratu denean. Diru beltza legezko zein legez kanpoko jardueretan eskuratua izan daiteke, beraz. Batzuetan bereizketa hau ere egiten da: zerga-iruzurra eginez eskuratutako diruari diru beltz deitzen zaio, eta legez kanpo eskuratutakoari diru zikin. Legez kanpoko nahiz legezko jardueretan eskuratua, diru beltzak estatuaren zerga sarrerak murrizten ditu, aberastasunaren eta produkzioaren estimazio makroekonomikoak gutxitzearekin batera.

Ikus, gainera

206 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.