Aretoko politika edo saloiko politika politikariek eta bestelako eragileek euren artean modu pribatuan izaten duten jarduna da, instituzio politikoetatik kanpo baina haietako erabakiak osatu, adostu eta finkatzeko asmoarekin.…
Diplomazia estatu batean beste estatuekiko harreman politiko, ekonomiko eta administratiboez arduratzen diren pertsona eta erakundeen multzoa, hala nola enbaxadoreak eta kontsulak, nahiz haiek garatzen duten jarduera da, modu baketsuan eta lankidetzan, betiere herrialdearen eta herritarren interesak defendatuz. Diplomazio testuinguru bilateral edo alde bikoetan nahiz multilateral edo alde anitzekoetan gara daiteke: diplomazia bilaterala da bi herrialdeen artean garatzen denean, hirugarren estatuen parte hartze zuzenik gabe; diplomazia multilaterala herrialde batzuen artean batera gertatzen da, eta gehienetan nazioarteko erakundeen bitartez garatzen da, hala nola Nazio Batuen Erakundearen edo Europar Batasunaren baitan.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, diplomacy; gaztelaniaz, diplomacia.
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.