Diferentzial semantikoa edo eskala diferentzial sematikoa ideia edo objektu jakin batek (ezkertiarra izatea edo marka komertzial bat) subjektu batentzat duen esanahi konnotatiboa edo jarrera (ideia edo objektu horrek iradokitzen duena) neurtzeko eskalatze-teknika bat da. Charles E. Osgood estatubatuar psikologoaren zuzendaritzapean garatu zen 1957 urtetik. Diferentzial semantikoan hainbat adjektibo bipolar edo aurkakoen item edo bikoteak (ona-txarra, aktiboa-pasiboa, ...) aurkezten zaizkio subjektuari, eta honek 1etik 5erako edo 1etik 7rako eskala batean kokatu behar da bi adjektibo horien artean.
Ideia edo objektua positiboki edo negatiboki baloratzen duten itemak bakarrik sartzen badira testean, subjektuak eskuratzen duen puntuazio totalak ideia edo objektua nola baloratzen duen kuantifikatzen du. Hala eta guztiz ere, bestelako faktoreak (potentzia, aktibotasuna, ...) osatu eta zehazten dituzten adjektibo bipolarren multzoak ere aurkitu dira.
Loturiko artikuluak
Eskalatzea (psikometria)Psikometrian, eskalatzea (ingelesez, scaling) konstruktoak eta aldagai ezkutuak neurtzeko baliatzen diren elementuak (test edo adierazle bat) kuantifikatzeko modua da. Adibidez, test bateko erantzunak azken puntuazioa emateko nola erabiliko diren eskalatzeari dagokio.…
Jarrera edo aktitudea (psikologia)Jarrerak edo aktitudeak (ingelesez, attitudes) pertsona, objektu, egoera edo beste entitate bati buruz sentitu edo jokatzeko predisposizioak, ikuspegiak edo asmo orokorrak dira. Esan ohi da jarrerak jokabidearen aurrekariak…
Intimitatea (psikologia)Intimitatea pertsona batek bere baitan dituen sentimendu, desira eta itxaropen sakonen multzoa da, gertuenekoekin, hala nola familiarekin eta bikotekidearekin baino partekatzen ez dena, partekatzen hori konfiantzan, komunikazioan eta…