Dibisak herrialde bateko partikular, enpresa eta erakundeek euren eskuetan duten atzerriko herrialde bateko dirua da. Adibidez, estatubatuar enpresa batek eurotan duen kontu bat dibisak dira, eta baita europar partikular batek dolarretan duen gordailu bat. Orokorrean, atzerriko dirua izendatzeko termino orokorra ere bada.
Dibisak bihurtu edo trukatu egin daitezke beraien artean, kanbio-tasa delako baten bitartez. Adibidez 1 euro= 2 dolar kanbio-tasan, 100 eurorekin 200 dolar eskura daitezke trukean. Dibisen arteko transakzio edo truke horiek dibisen-merkatu batean negoziatzen dira; hartan, moneta baten eskariaren eta eskatzaren arabera ezartzen kanbio-tasa.
Beste alde batetik, dibisak estatu bateko banku zentraleko erreserba gisa ere erabiltzen dira, ordainketa balantzak orekatu eta dibisa-merkatuetan dibisa-erreserba horiek salduz moneta nazionaleko kanbio-tasetan eragiteko.
Loturiko artikuluak
Ekonomia emergenteakEkonomia emergenteak hazkunde ekonomiko azkarra izaten ari diren herrialdeak dira, ekonomia garatuen multzoan sartzeko bidea zabalduz. Ekonomia horietan izandako inbertsioek irabazi-tasa handiagoak izaten dituzten arren, ekonomia aurreratuetan (Estatu…
Ekonomia estatikoa eta ekonomia dinamikoaEkonomia estatikoa denbora kontuan hartzen ez duten eredu ekonomikoen ikuspuntua da. Ekonomia dinamikoak, berriz, aldaketa ekonomikoak nola gertatzen diren aztertzen du, orekara heldu arte. Beste alde batetik, ekonomia…
Ekonomia (definizioa eta kontzeptua)Ekonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek…