Eskola-absentismoa edo eskolako absentismoa ikasle bat behar bezalako justifikaziorik gabe eskolara behin eta berriz etortzen ez denean gertatzen den fenomenoa da. Eskola-absentismoa izan daiteke borondatezkoa, ikasleak eskolara joan…
Dibertsifikazio kurrikularra desgaitasunak eta ikasteko oztopo eta zailtasunak dituzten ikasleentzako eskolako curriculum berezia diseinatu, garatu eta gauzatzeko prozesua da, haien ikaskuntza behar eta gaitasun berezietara moldatuz (ikus, baiat ere, moldakeka kurrikularra). Bereziki desgaitasunak dituzten ikasleei, gutxiengo etnikoetako ikasleei eta arazo sozioekonomiko larriak dituzten ikasleei zuzentzen zaie, eta helburu nagusia ikasle horien eskola eta gizarte-inklusioa da. Dibertsifikazio kurrikularrak elementu didaktiko bereziak eskatzen ditu, hala nola irakasle-ikasle harreman zuzena, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza eta ikasle talde txikia.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, diversificación curricular.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.