Desnazifikazioa edo denazifikazioa Bigarren Mundu Gerraren amaieran aliatuek okupatutako Alemanian erregimen naziaren ideologia gizartetik erabat ezabatzeko garatru ziren erabaki eta neurri politikoen multzoa izan zen, Alemania okupatu zuten potentzia aliatuen eskutik. Neurri horien artean kargu eta arduradun nazien depurazioa, erakunde nazien aurkako jazarpena eta horien debekua eta propaganda izan ziren nagusienak. Denazifikazioak bere hasierako helburuak lortu bazituen ere, alemaniar gizartean errua eta trauma kolektiboa sorrarazi zituen, kanpaina horietan alemaniar guztiak bilakatu baitziren nazien krudelkeriaren errudun.
2022 urtean, Vladimir Putin Errusiako presidenteak Ukrainia inbaditzeko eman zituen aitzakien artean, Ukriania denazifikatzea izan zen, Ukrainiako gobernua nazia dela aldarrikatuz, bereziki Donbass eskualdean errusieraren hiztunen eta errusiarzaleen aurka burututako ustezko jazarpenagatik.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Konskripzioa eta konskriptoakKonskripzioa, soldadutza eta soldaduska ere deitua, (latinezko conscriptus hitzetik, "soldaduen zerrendan dagoena") estatu bati herritarrek egin beharreko zerbitzu militarra da, gehienetan soldadu huts moduan. Konskriptoak soldadu gisa zerbitzu…
Aro Garaikidea eta Historia GaraikideaAro Garaikidea eta horren historia, Historia Garaikidea alegia, XVIII. mende bukaeratik mundu osoan izan diren iraultza politiko, ekonomoiko, zientifiko, teknologiko eta demografikoak biltzen dituen aro historikoa da, Aro…
Kargu-depurazioaKargu-depurazioa erakunde edo alderdi batean kargu ofizialak betetzen zituzten pertsonak arrazoi ideologiko edo politikoengatik euren karguetatik kentzea da. Frankismoa garaitu zenean, ohikoak izan ziren depurazioak udal, unibertsitate eta…