Ekonomian, urte arteko aldaketa-tasak edo urte arteko tasak aldagai batek urte bateko data batetik hurrengo urteko data berera izan duen hazkunde tasa adierazten du. Adibidez, urte arteko tasa,…

Finantzetan, deskontu-tasa, batzuetan eguneratze-tasa ere deitua, une jakin bateko kapital edo orokorrean diru-kopuru batek iraganera edo atzera eramanda hartzen duen balioa kalkulatzeko erabiltzen den tasa edo portzentaje bat da. Deskontu-tasa bi eratara aplikatu daiteke: deskontu komertzialean deskontu-tasa nominalaren gainean aplikatzen da, hots epemugan kapitalak duen balioaren gainean; deskontu arrazional edo matematikoan, berriz, deskontu-tasa efektiboaren gainean kalkulatzen da, hots egun eskuratzen den balioaren gainean.
Deskontu komertzialerako formula, aldi bakar baterako eta deskontu-tasan, honako hau da,
eta
nominala eta efektiboa (epemugako kapitala eta egungo kapitala, alegia) izanik hurrenez hurrenez:
Deskontu arrazionalerako formula, berriz, hau da, deskontu-tasan:
Deskontu-tasa bereziki efektuen deskontuan eta inbertsio-proiektuak balioestean (ikus, balio eguneratu garbia), diru-fluxuak deskontatzeko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, discount rate; gaztelaniaz, tasa de descuento.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.