Deskarbonizazioa


KategoriakEkologia

Deskarbonizazioa, dekarbonizazioa edo karbonogabetzea karbono isurketak, bereziki karbono dioxidoarenak, murriztu eta ezerezean uzteko prozesu teknologikoa nahiz ekonomikoa da, enpresa, eskualde, herrialde edo mundu osoari buruz, eta maila indibidual nahiz kolektiboan burutu daitekeena. Zehatzago, erretzean atmosferara karbono dioxidoa isurtzen duten erregai fosilen erabilera (petrolioa, ikatza, gas naturala bereziki)  murriztu eta erabat baztertzeko ekintza eta ahaleginen multzoari egiten dio erreferentzia, neutralitate klimatikoa lortze aldera. XXI. mendearen hasieratik, zientzilari gehienek proposatu duten erabakia izan da,  aldaketa klimatiko antropogenikoari aurre egiteko, maila eta neurri desberdinetan bada ere. Energia sektorean energia sortzeko erregai fosilen erabilera baztertzea dakar, energia berriztagarrien alde, eta elektrifikazioa garraio-sektorean.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, decarbonisation; gaztelaniaz, descarbonización.

Ikus, gainera

203 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.