Deseskolarizazioa


KategoriakHezkuntza

Deseskolarizazioa eskola egun ezagutzen den hezkuntzako atal gisa, sistema sozioekonomiko baten mesedetan dagoen hezkuntza-eredu gisa, kritikatu eta ezabatzea aldarrikatzen duen hezkuntza-ikuspegi eta mugimendua da. Eskolaren kritika hainbat alderdietatik egiten du, bereziki autoritarismoari, gizartean sorrarazten dituen desberdintasunei eta haurraren garapen integralerako ezartzen duen hesiari, eta haurraren garapen librea eta askea, besteekiko elkartasunean, aldeztuz. Finean, eskola haurrari inposatzen zaion zerbait da, mugimenduaren jarraitzaileen arabera, eta horregatik eraitsi behar da, gizaki erabat askeak garatu nahi baditugu. Deseskolarizazio mugimenduaren aitzindaria Ivan Illich pentsalaria (1926-2002) izan da, baina beste askoren ekarpen teorikoak eta sostenguak jaso ditu, hala nola Paul Goodman (1911-1972) bere Compulsory miseducation liburuarekin (1962) eta Everett Reimer (1910-1998), School is Dead: Alternatives in Education (1971) lanarekin. Deseskolarizazio mugimenduak lotura estuak izan ditu eskola aske eta alternatiboko beste mugimendu eta eskola esperientzia batzuekin, hala nola Summerhill eskolarekin.

Beste hizkuntzetan: ingelsez, deschooling.

220 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.