Desenplegua, gehienetan langabezia ere deitua (hain zuzen, artikulu honek bi kontzeptuen artean sor daitezkeen diferentziak argitzen saiatuko da), zentzu hertsian beste baten kontura, hau da enplegatuta, lan egin nahi, beraz lan bila aritu eta inork lanposturik eskaintzen ez dion pertsonaren egoera da. Definizio horri jarraiki, desenplegua eta langabezia bereizten dira, langabezian euren lanpostua galdu edo lanik ez duten norbere konturako langileak edo langile autonomoak (eta lanpostu hori berreskuratu zain daudenak), desenpleguan sartzen ez direnak, ere sartzen direlako. Egun ordea, langabezia eta desenplegua termino sinonimotzat hartzen dira, eta kontzeptu batean zein bestean lan egin nahi eta lanik egiten ez duten pertsonak biltzen dira (ikus langabezia-tasa, edo desenplegu-tasa, eta langabetuak, edo desenplegatuak, egoera horretan sartzen diren pertsonen egoera zehatzari buruz jakiteko).
Loturiko artikuluak
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Enplegu-tasaEnplegu-tasa edo okupazio-tasa adin tarte edo bestelako kategoria demografiko edo sozial batean, lanean ari diren diren pertsonen portzentajea da. Adibidez, 18-25 bitarteko gazteen arteko enplegu-tasa %40ak, une jakin…
Langabetua eta langabezia-tasa (definizioak)Nazioarteko Lan Erakundearen arabera, langabezian dauden pertsonak edo langabetuak, aldi berean lanik izan ez eta lan egin nahi duten, aktiboki lana bilatzen ari diren eta lanean epe labur…