Soziologian, emulazioa pertsona batek beste pertsona edo gizatalde baten portaerak eta ekintzak imitatzea da, pertsona horren mirespenez edota gizatalde horretara bildu asmoz. Emulazioa beraz, sozializazio eta mugikortasun sozialerako…
Soziologian, desbideratze sozialak arau kultural eta sozialak hausten dituzten jokabideak biltzen ditu. Hainbat teoria garatu dira desbideratze soziala azaltzeko: funtzionalismoaren baitan, non Emile Durkheim aurkitzen dugun, desbideratze sozialaren definizioak funtzio bat betetzen du gizartearen baitan, morala eratu, desbideratzean jausten ez diren subjektuen arteko elkartasuna garatu, eta desbideratzea onartzen den kasuetan (desobedientzia zibila) gizarte aldaketarako tresna izan daiteke; anomiari buruzko teoriak, desbideratzea gizartearen xedeak eta lorpenak desbideratutako subjektuentzat itxita egoteagatik gertatzen dela baieztatzen duena; eta interakzionismoaren sinbolikoaren inguruko teoriak, hala nola etiketatze soziala, asoziazio diferentziala (desbideratzen den pertsona desbideratze-giroan egoteagatik garatzen du jokabide hori) eta desorganizazio sozialaren teoriak (adibidez, desbideratzea ingurune desegoki batean bizitzeagatik azaltzen duena).
Beste hizkuntzetan: ingelesez, social deviance; gaztelaniaz, desviación social.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.