Aretoko politika edo saloiko politika politikariek eta bestelako eragileek euren artean modu pribatuan izaten duten jarduna da, instituzio politikoetatik kanpo baina haietako erabakiak osatu, adostu eta finkatzeko asmoarekin.…
Desbiazionismoa ideologia politiko bateko doktrina edo printzipio nagusien ortodoxiatik aldentzen den hausnarketa, pentsamendu edo praktika politikoa, printzipio horiek eraldatuz edota azkenean haiek beste batzuekin ordeztuz. Ideologia nagusia aldezten duten erregimen eta alderdi politikoek desbiazionismoa disidentziatzat hartu eta horren aurka gogor jotzen dute maiz, purismo, esentzialismo edo maximalismo baten izenean, ortodoxia inposatuz eta hura kolokan jartzen duten pentsalari desbiazionistak baztertuz eta batzuetan zigortuz ere.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.