Herrialde emergenteak garapen bideango herrialde izatetik hazkunde ekonomiko azkarra eta sendoa izan eta herrialde garatuen ezaugarri batzuk hartu dituzten herrialdeak dira, nazioartean denbora gutxian pisu politiko eta ekonomiko…

Desarroilismoa, desarroilismo ekonomikoa edo eredu desarroilista gizarteen aurrerapenerako faktore nagusitzat hazkunde eta garapen ekonomikoa aldezten dituen pentsamendu korrontea eta politika ekonomikoa da. Eredu desarroilista herrialde kapitalistetan nahiz bloke komunistan garatu zen XX. mendean zehar, eta bereziki garapen bidean dauden herrialdeetan aplikatu da, inportazioen ordezpena eraginez, garapen industrialak herrialde horietan hazkunde eta garapena ekarriko zituelakoan. Frankismoan, desarroilismoa politika ekonomikoaren ardatz nagusia izan zen 1950eko hamarkada hondarretik.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.