Derioko itxialdia


KategoriakHistoria

Derioko itxialdia edo Derioko seminarioko itxialdia 1968ko azaroaren 4ean 60 apaiz euskaldunek Derioko seminario edo apaizgaitegian abiarazitako itxialdia izan zen, erregimen frankistaren aurka eta Eliza katolikoak erregimenari ematen zion babesa salatzeko. Apaizak denbora bat lehenago sorturiko Gogor apaiz-taldearen baitan bildutakoak ziren eta aurretik burutuak zituzten aldarrikapen eta mobilizazioak ere, hala nola bi itxialdi Bilboko gotzaindegian 1968ko udan, orduko  Txabi Etxebarrieta hildako ETAko militantearen aldeko hileta-elizkizunak debekatzeko gobernadore zibilaren aginduaren aurka. Itxitako apaizek beraiek erabaki zuten itxialdia amaitzea 25 egun pasata, lortu gabe Eliza Katolikoaren goi hierarkiaren aldetik inongo atxikimendu edo sostengurik, etsipen edo ezintasun sentimenduarekin. Apaiz horien aurkako errepresio gogora izan zen. Batzuk kartzelaratuak izan ziren zamora apaiz-kartzelan. Ikusita Elizak haiekiko izan zuen jarrera, batzuek apaiz izateari utzi zioten eta herri mugimenduetan militatzen hasi ziren. Oroitzapen gisa, Gogor disko famatua argitaratu zen, apaizek itxialdiko egun horietan zehar abestutako kantekin.

Ikus, gainera

234 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.