Dependentzia-ratioa edo dependentzia-tasa 0-14 urte bitarteko eta 65 urtetik gorako pertsona kopuruaren (pertsona dependenteak) eta lan egiteko adinean dauden pertsona kopuruaren (pertsona ez dependenteak) arteko zatidura da. Tasa edo ratio horrek populazio batean lan egiteko gai diren pertsona bakoitzak lan egiteko ez diren zenbat pertsona dituen bere kargura adierazten du.Pertsona dependenteak eta independenteak bereizteko adin-tarteak herrialde batetik bestera alda daitezke, ordea.
Tasa demografikoa da berez, baina bereziki pentsio eta beste ongizate sistemen jasangarritasuna neurtzeko erabiltzen da; tasa oso handia bada, dependenteak diren pertsonei zerbitzuak eskaintzea orduan eta kostu handiagoa dakarkio gizarteari.
Politika ekonomikoak justifikatzeko maiz erabiltzen den adierazlea da, baina kritikak ere izan ditu. Lehenengoa izendapenarekin dago loturik: 14 urtetik beherako eta 65 urtetik gorako pertsonak ez dira denak dependenteak, eta badira pertsona dependenteak lan egiteko adinean daudenak. Bigarrenik, pertsona dependenteen ongizatea pertsona independente guztien ardurapean daudela hartzen da oinarritzat, pertsona independenteen arteko errenta ezberdintasunak eta horien arteko birbanaketa politikak kontuan hartu gabe.1
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Dependentzia energetikoa (energia dependentzia)Dependentzia energetikoa edo energia dependentzia herrialde edo eskualde baten lehen mailako energia iturrien inportazioak dira, iturri horien kontsumo totalari buruz. Merkataritza balantza kaltetzeaz gainera, dependentzia energetikoak ezegonkortasunak sorrarazten…
Kaudimen ratioaEnpresan, kaudimen ratioa enpresako aktibo guztien balioa enpresako pasibo galdagarri edo zor guztien totalarekin zatituz kalkulatzen den finantza-ratioa, enpresaren kaudimena, epe luzera zorrak ordaintzeko ahalmena alegia, neurtzen duena.…
Dependentzia teknologikoaDependentzia teknologikoa, mendekotasun teknologikoa edo menpekotasun teknologikoa enpresa, sektore edo herrialde batek berez teknologia, bereziki teknologia puntakoa edo aurreratua, garatu eta aplikatzeko gai ez denean gertatzen den egoera…