Testu batean, dentsitate lexikoa testuko hitz kopurua zati testuan bereizten diren hitz desberdinen kopurua da. Dentsitatea handia denean, testuak aberastasun lexikoa duela ondoriozta daiteke.
Probabilitate-teorian, dentsitate-funtzioa probabilitate-banaketa jarraitu bat definitzeko modu ohikoena da. Zehatzago, tarte jakin baterako, dentsitate-funtzioak bere azpitik eta x=0 ardatzaren bitartean geratzen den azaleraren bitartez adierazten du tarte horretan zorizko aldagai jarraituak balio bat hartzeko probabilitatea. Horrela, dentsitate-funtzio batetik abiaturik, aldagaia tarte batean izateko probabilitatea tarte horretan mugatutako integralaren bitartez kalkulatzen da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, density function; gaztelaniaz, función de densidad.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.