Denbora partzialeko nekazaritza nekazariek euren baserri edo etxaldean egiten duten lana beste sektore batean egiten duten lanarekin bateratzen dutenean garatzen den gizarte-fenomenoa da. Euskal Herrian, ohikoa izan zen industrializazioan zehar, baserriak bizimodu duina ateratzeko baliabide nahikorik ematen ez zuenean. Orokorrean, nekazaritza ustiapenak txikiak direnean, minifundismoa dagoenean alegia, gertatzen da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, agricultura a tiempo parcial.
Loturiko artikuluak
Nekazaritza intentsiboaNekazaritza intentsiboa laboreen ekoizpen guztiz kontrolatua da, ahalik eta uzta handiena lortzeko. Zehatzago, nekazaritza intentsiboan ongarriak eta produktu fitosanitarioak erruz erabiltzen dira, lurraren emankortasuna hobetzeko, maiz negutegi azpian…
Nekazaritza estentsiboaNekazaritza estentsiboa gehienbat tokiko baliabide naturalak erabiliz, teknologia handirik gabe mekanizazioa salbu eta lan indar gutxirekin, antolatutako nekazaritza sistema da, latifundio edo lursail zabaletan garatu ohi dena eta…
Ustiategia edo ustiapena (nekazaritza eta abeltzaintza)Agian, ustiapena orokorrean bilatzen ari zinen. Nekazaritza-ustiategiak edo abeltzaintza-ustiategiak jarduera horiek burutzen dituen unitate ekonomikoak dira, jarduera ekonomikoa instalakuntza eta lur-eremu jakin batzuetan garatzen dutenak, familia edo enpresa…