Askotan ahoa itxi eta hitzik ez esatea gomendatzen duen atsotitza.
Ibai-ahoen artean, ibai-delta ibai batek itsaso edo aintzira batera urak isurtzen dituen gunean sortzen den sedimentuen metaketa da, maiz delta greziar alfabetoko letra (hortik ibai aho mota honen izena) edo triangelu forma hartuz, ibaiko urek itsasoarekin edo aintzirarekin bat egitean sedimentu haiek garraiatzen jarraitzeko gertatzen den energia-galtzearen ondorioz, itsasoak edo aintzirak sedimentu horiek birbanatzeko indar nahikorik ez duenean. Horrexegatik, deltak itsaso itxietan eta aintzira azaltzen dira gehienetan. marea eta olatuen indarra txikia denean, hala nola Mediterraneo itsasoan, non Niloko eta Ebroko deltak dauden. Hala eta guztiz ere, mareek eta olatuek, indar txikikoak izanda ere, eragin nabarmena dute deltaren eraketan, delta tipologia zabala eratuz, hala nola deltaren inguruetan sortzen diren hondartza, uharte eta hondar-zerrendaz osatuz. Aldi berean, delta lobulu bakarrekoa, eta lobulu anitzekoa izan daiteke, azken honetan deltara iristean ibaia hainbat ibilguetan banatzen denean. Nolanahi ere, delta batean badira beti erraz identifikatu daitezkeen egiturak, haien artean delta aurrealdea (gaztelaniaz, frente deltaico), delta lautada, sedimentuak metatzen diren gunea, lehorrekoa edo sakonera txikikoa, eta deltako ezponda, lautadatik itsas hondora bitartekoa.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.