Gauza baten propietatea ezinbestekoa denean gauza hori existitu eta dagokion bezala sailkatu eta izendatzeko, propietate hori esentziala dela esaten da. Propietate hori gauza existitzeko beharrezkoa ez denean, gerta…

Dekonstrukzioa hizkuntzaren eta esanahiaren artean erlazio finko eta egonkorrik ez dagoela baieztatzen duen ikuspuntu filosofikoa da, eta finean esentzia inbididuala aldarrikatzen duena, esentzia ideal eta monolitikoen aurka. Jacques Derridak (1930-2004) garatutako kontzeptua da, bereziki platonismoa eta hedaduraz Mendebaldeko filosofia kritikatzeko eratua. Logozentrismoaren aurkako ikuspegia da. Derridaren arabera, diskurtso filosofikoa diskurtsoaren azpian datzaten kontzeptu eta kategorien mendean dago, , eta horren kritika egiteko (ez derrigor ukapen moduan ulertu behar dena), beharrezkoa da kontzeptu eta kategoria horiek berriz ere azaleratu, haien arteko konexio guztiak birplanteatu eta munduarekin duten lotura azaldu. Hermeneutikan ez bezala, dekonstrukzioaren helburua ez litzateke diskurtsoaren ezkutuko zentzua aurkitzea, diskurtso berria osatzea baizik, baina kontzeptu eta kategoria zaharrak berrosatuz, baina esanahi bakar eta esentzialik eratu gabe betiere.
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.