Deforestazioa, basogabetzea edo baso-soiltzea baso edo oihan eremuak basorik gabeko eremu bihurtzea da, nekazaritza, abeltzaintza, industria edo hiri-eremu bihurtuz. FAO erakundeak emandako definizioaren arabera, deforestazioa gertatzen da jatorriko geriza begetala gutxienez %90ean murriztu denean. XX. eta XXI. mendeetan, Lurrak deforestazio prozesu intentsiboak jasan ditu, eta bereziki larria izan da munduko oihan handietan hala nola Afrika erdialdean, Amazonian eta Asiako zenbait eskualdeetan. Deforestazioak bioaniztasunerako dakartzan hondamendiaz gainera, aldaketa klimatikorako faktore garrantzitsua direla frogatu da, basoek karbono dioxidoa xurgatzeko duten ahalmena gutxitu denez.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Latifundioak eta minifundioakLatifundioa (latinezko latifundium hitzetik)nekazaritzarako edo abeltzaintzarako ustiatzen azalera handiko lursaila da, latifundista deritzon jabe bakar batena, orokorrean nekazaritza estentsiborako erabilia, produktu bakarrarekin edo bakan batzuekin eta produktibitate eskasekoa. Minifundioak berriz,…
Ingurabide, saihesbide edo zirkunbalazioaIngurabide, saihesbide edo zirkunbalazioa herri edo hiri batetik inguratu egiten duen errepidea da, bertara sartu gabe, hiri barnetik igarota sortuko litzatekeen trafiko gehigarria desbideratu asmoz. Hirira sartu edo…
EstabulazioaEstabulazio, ukuiluratze edo ikuiluratzea abereak ukuiluetan edo propio jarritako janlekuetatik gertu haztea da, aldiro belar ondua, lastoa, pentsua edo bestelako bazka emanez. Abeltzaintza intentsiboaren ezaugarri nagusia da, artzaintza…