
Airetik hartutako Arizonako argazki honetan erraz ikus daiteke zein den arroen arteko banalerroa. Argazkia: Dicklyon
 
Geografian, uren muga-lerroa edo uren banalerroa elkarren ondoan bi isurialde hidrografiko banatzen dituen lerro geografikoa da. Banalerrotik alde batera urak arro hidrografiko batera isuriko dira, eta beste aldekoak beste arro batera. Gehienetan, uren banalerroak mendikate, gailur edo goraguneen segida bat jarraitzen du. Uren muga-lerroak herrialdeen arteko muga politikoak ezartzeko erabili dira historian; hain zuzen, antzinako erromatarrek divortium aquarum deitzen zioten mugak banalerroaren arabera definitzea.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, drainage divide; gaztelaniaz, divisoria de aguas.
Loturiko artikuluak
Ekoizpen-lerroaKate-ekoizpenean, ekoizpen-lerroa edo produkzio-lerroa ekoizpena garatzen duten pausoen sekuentzia lineala jarraituz burutzen den ekoizpen-kateetako bakoitza da, hartan zehar behar diren baliabideak behar den ordenan jarriz ezarriz eta antolatuz.
 
 
Ibarbidea (talweg)Geografian, ibarbidea edo errekagunea, nazioarteko alemanierazko talweg izenarekin ere ezaguna, ibar bateko puntu beherenek osatzen duten jarraikako lerroa da, gehienetan ibai edo errekaren ibilbidea jarraitzen duena. Ikus, gainera…
 
 
Isurialde hidrografikoaIsurialde hidrografikoa itsaso berera urak isurtzen dituzten arro hidrografikoen multzoa da. Arro hidrografikoak eta isurialde hidrografikoak banatzen dituzten lerro geografikoak uren muga-lerroak edo banalerroak dira. Ikus, gainera Kantauriar…