Datu-matrizea edo datuen matrizea datu multzoa adierazteko modu bat da, datu guztiak zerrendatzen dituena, matrize moduan, ohikoan jaso edo aztertutako elementuen datuak errenkadetan jartzen dituena, eta jaso edo…
Datu-meatzaritza, maiz ingelesezko data mining izenez ere ezaguna, datu-multzo handietan patroiak edo informazio baliagarria atzemateko tekniken multzoa da, aurrez datu horietarako moldatzen den eredu edo teknikarik planteatu gabe. Horrela, datu-meatzaritza bigarren mailako azterketarekin dago loturik, non datu-multzoei ez zaie ezartzen eredu jakinik, lehen mailako azterketan ez bezala, non datu-multzoari teknika jakin bat aplikatzen zaion, datuetan aurki daitezkeen patroiak teknika horren emaitzetara moldatuz.
Era gutxiesgarrian, datu-multzoetan arrantza egitea dela ere aipatu da zenbaiten aldetik, datu-multzoetan teknika hau eta hura aplikatzea delakoan, informazio interesgarriren bat aurkitu delako esperantzan. Izan ere, maiz datu-multzoetan aurkitzen diren erregulartasunak zoriaren emaitza besterik ez dira, eta ez dute adierazten errealitatea den bezala. Helburua, beraz, esanguratsuak eta errealitatean benetan existitzen diren erlazioak eta ezberdintasunak aurkitzea da, bereziki datu-multzo handietan zoriz aurki daitezkeen emaitzak baztertuz.1
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.