Datu egituratuak eta datu egituratugabeak


KategoriakEstatistika

Estatistikan, datu egituratuak datuen analisi automatikoa egiteko formatoan dauden datuak dira. Adibidez, errezeta bilduma batean errezetaren izena, osagaiak, prestaketa denbora eta errezeta bera ongi bereizita badaude, atal horiek bereizi eta aztertzeko moduan, datuak egituratuta daudela esango dugu. Beste era batera esanda, datu egituratuak taula formatoan daude, aztertzeko prest.

Datu egituratugabeak berriz, taula moduan aurkezten diren datuak dira, eta beraz zuzenean aurretiko formato aldaketarik gabe analisi estatistikorako aukera eskaintzen ez dutenak, hala nola pdf dokumentuak, irudiak eta bideoak.

Orokorrean, eskura dagoen informazio osotik, datu egituratuek zati txiki bat besterik ez dute osatzen. Hain zuzen, iceberg edo izozmendiaren metafora erabili ohi da, datu egituratuak eta egituratugabeak adierazteko: datu egituratuak izozmendiaren ageriko zati txikia lirateke, eta egituratugabeak ur azpian dagoen zati handiena.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, structured data and unstructured data; gaztelaniaz, datos estructurados y no estructurados.

Ikus, gainera

228 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.