Kalifikazioa pertsona, erakunde edo gertaera bati eskala kuantitatibo edo kualitatibo baten gainean ezartzen zaion puntuazioa da, bereziki kalifikatzen den horren gaitasuna edo egokitasuna erabakitzeko. Ebaluazioa baino kontzeptu murritzagoa…
Estatistikan, datu egituratuak formato estandar edo modelo finko jakin baten arabera jasota dauden datuak dira, datu multzo homogeneo bat osatzen dutenak, sarbide errazekoak eta aztertzeko prest daudenak, taula edo datu-base baten formatoan gehienetan. Adibidez, errezeta bilduma batean errezetaren izena, osagaiak, prestaketa denbora eta errezeta bera ongi bereizita badaude, atal horiek bereizi eta aztertzeko moduan, datuak egituratuta daudela esango dugu.
Datu egituratugabeak berriz, taula moduan aurkezten ez diren datuak dira, eta beraz zuzenean aurretiko formato aldaketarik gabe analisi estatistikorako aukera eskaintzen ez dutenak, hala nola pdf dokumentuak, irudiak eta bideoak.
Orokorrean, eskura dagoen informazio osotik, datu egituratuek zati txiki bat besterik ez dute osatzen. Hain zuzen, iceberg edo izozmendiaren metafora erabili ohi da, datu egituratuak eta egituratugabeak adierazteko: datu egituratuak izozmendiaren ageriko zati txikia lirateke, eta egituratugabeak ur azpian dagoen zati handiena.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, structured data and unstructured data; gaztelaniaz, datos estructurados y no estructurados.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.