Datu-matrizea edo datuen matrizea datu multzoa adierazteko modu bat da, datu guztiak zerrendatzen dituena, matrize moduan, ohikoan jaso edo aztertutako elementuen datuak errenkadetan jartzen dituena, eta jaso edo…
Datu agregatua multzo edo eremu bateko elementu guztietarako datuak edo behaketak agregatu edo bateratu egiten duen datua da, banakako datu horiek gehituz edo horien batezbestekoa kalkulatuz. Datu agregatuen adibideak dira emakumeen portzentajea talde batean (pertsona bakoitza emakumea den ala ez jaso behar baita hori kalkulatzeko), lantegi bateko langileen ekoizpena (langileen ekoizpenak gehituz) edo ikasle batzuen batez besteko adina (horien batezbesteko aritmetikoa kalkulatuz).
Datu agregatuek talde edo eremu bati buruzko informazio laburtua ematen dute, haien arteko konparaketak egin ahal izateko, baino kontuan hartu behar da konparazio horietan datu agregatu bakoitzak datu indibidualak ezkutatu egiten dituela eta beraz ateratzen diren ondorioak ezin direla zabaldu taldeko indibiduoengana edo eremuko elementuetara.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, aggregate data; gaztelaniaz, datos agregados.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.