Efektuak kausa batek eragiten dituen ondorioak dira. Batzuetan, azalpen jakin eta zehatza duten fenomenoak adierazteko ere erabiltzen da. Efektuak zuzenekoak, kausa batek zuzenean eta bitartekorik eragiten dituenean, nahiz…
Dasein (literalki, alemanieraz, "hor izan") Martin Heidegger (1889-1976) alemaniar filosofo existentzialistak sorturiko kontzeptua gizakiak munduan egon eta munduarekin, gauzekin nahiz pertsonekin, harremanak izateko modua deskribatzeko. Hiru dira Dasein delakoaren ezaugarriak: faktualitatea, gizakiak mundura jausita dagoela adierazten duena, bizitzaren erdian amets batetik esnatu izatearen sentsazioa, eta aldi berean iraganaren mendean egotearena, eragin ditzakeena; existentzialtasuna, gizakiak bere bizitza etorkizunera proiektatua izatea, halako irekitasun bat, ahalmen eta posibilidadez betea; eta erorketa, gizakia egunerokoan galtzea, benetazkoa ez den bizitza aurrera eramanez, existentzialitateak eramaten duen posibilidadearen azken muga, heriotza alegia, saihestu nahian.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.