Hezkuntzan, kurrikulu formala (ikus kurrikulua) hezkuntza-prozesuaren planifikazio eta antolakuntza esplizitua da, horretarako baliabideak, teknikak eta irakatsi eta ikasi beharreko ezagutza eta trebezia teorikoak nahiz praktikoak zehazten dituena, ustezko arrazionaltasunaren eta eraginkortasunaren irizpideak oinarritzat harturik, eta egitura administratibo, legal, ekonomiko, eta politiko baten baitan garatua.
Kurrikulu formala praktikan jartzen denean, irakasleen eta hezkuntza-komunitateko beste eragileen aldetik, kurrikulu erreala sortzen da, ikasgai, jarduera eta ebaluazio jakinetan zehaztuta. Kurrikulu formalak kontrolatu egiten du kurrikulu erreala eta desbideratzen den hezkuntza-jardunean, irakasleengan eta ikasleengan, esku hartzeko baliabideak baditu. Kontrolatzeko modu bat ebaluazioa da; jakina denez, ezagutzaren transmisioa ez da erregular eta gorabeherarik gabekoa, eta finean ikasleak berak eraikitzen du bere baitan, bere ezaugarri pertsonal eta zirkunstantzia sozialen arabera.
Kurrikulu ezkutua kurrikulu formalak esplizitatu edo zehatz ezartzen ez dituen alderdi inplizituen multzoa da, ideologia, irudikapen, jarrera, balio, ohitura eta sinesmenak txertatzen dituena ikasleengan. Ikasketa-planetan eta bestelako hezkuntza-arautegian ez badago ere, erakunde sozialak indartu eta iraunarazteko ezinbestekoa da, batzuetan haurrak ideologikoki moldatzeko erabiltzen bada ere. Esan liteke kurrikulu morala dela, ikaslea gizarteratzera bultzatzen duelako, hala nola gogor lan egin eta hiritar zuzena izan behar delako arau inplizituak ezarriz. Maiz aztertzen eta gainditzen saiatzen den kurrikulu ezkutuaren alderdi bat generoarekin du zerikusirik, eta ikasleengan sexuen arteko desberdintasunak barneratzen ditu; horren aurka egiteko eskolatik bertatik aurrera eraman daitekeen kohezkuntzaren baliabideak daude.
Loturiko artikuluak
Curriculuma edo kurrikulua (hezkuntza)Hezkuntzan, curriculuma edo kurrikulua irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan landu beharreko helburuak, konpetentziak, edukien multzoa, horien programazioa, irakaskuntzarako gidalerroak eta azkenik ebaluazioak ezarri eta jasotzen dituen agiri orokor eta nagusia da,…
Kurrikulu nuluaKurrikulu edo curriculum nulua kurrikuluan ezarrita izan arren, azkenean praktikan lantzen ez den gaia edo edukia da, denbora ezagatik edo irakasleak edo hezkuntza komunitateak kurrikuluaren zati hori ez…
Kurrikulu inklusiboaCurriculum inklusiboa ikasle guztien ezaugarriak, beharrak eta esperientziak aintzat hartzen dituen kurrikulua da, gelako ikasle guztiek ikaskuntza prozesuan parte har dezaten, aukera berdinekin, haien arteko ezberdintasunak gainditze aldera.…