Merkataritza-efektuak pertsona edo enpresa batek egindako salerosketa batengatik ordaindu behar duela azaldu eta ziurtatu egiten duen balore-tituluak dira, diruzko prestazio baten eskubidea adierazten dituztenak (eta beraz, kreditu-tituluak dira).…

Confirming edo konfirming bezero den enpresa batek bere hornitzaleen fakturak ordaintzeko banku edo beste finantza entitate batekin adosten duen finantzazio sistema da. Horren arabera, hornitzaileari bankuak bere bezeroarekin dituen fakturak kobratzeko aukera ematen dio, epemuga baino lehen, interes baten trukean. Beraz, hiru figura edo alde daude confirming-ean: bezeroa, hornitzaileen ordainketa modu arin eta eroso batez bideratu nahi duena; hornitzailea, fakturak kobratzea bilatzen duena, nahi izanez gero, epemuga baino lehen; eta bankua, bezeroaren fakturak hornitzaileari ordaintzen diona, interesaren trukean. Bi motako confirming bereizten dira: alde batetik, confirming errekurtsoduna, interesa hornitzaileari kobratzen zaionean (eta beraz, efektuen deskontu hutsa litzatekeena), eta bestetik, errekutsorik gabeko confirming-a, interesa bezeroari kobratzen zaionean.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.