
Juan Grisen "Le petit déjeuner"
Collage-a (frantsesezko coller hitzetik, "enkolatu, itsatsi") azalera batean jatorri desberdineko material eta irudi zatiak itsatsi egiten dituen teknika artistikoa. Itsasten diren materialen artean, egunkari, aldizkari edo liburuetako testu eta irudiak, paper eta kartoiak, oihalak, eta erliebe mehea duten bestelako materialak. Dena den, collage-a teknika askea da berez eta denetariko material, objektuak eta haiek konbinatzeko moduak biltzen ditu, hala nola assemblage (objektu batzuen bilketa), fotomuntaketa (argazkien batzuen bilketa), papier collé (material zatiek objektu edo eszena jakin bat irudikatzen dutenean), decoupage (itsatsitako zatiek margolan konbentzional bat irudikatzen dutenean), déchirage (paper urratuak) eta horren aldaera dien affiches lacérées (kartel urratuak) eta lacéré anonyme (urraketa anonimoak), brûlage (erreketak), déchirage (paper eta material urratuak), décollage (collagearen aurkakoa, irudi bat beste irudi edo objektu bati zatiak kentzea), froissage (tolestu edo zimurtutako zatiekin egindakoa), papier déchiré (paper urratuekin egindako collagea).
Antzinatik Txinan eta Japonian erabilitako arte-teknika izan arren, collage-a modernismo artistikoarekin loturiko teknika da. Pablo Picasso eta Geroges Braque artistei zor zaizkie lehen collage lan ezagunak, XX. mendearen hasieran. Hortik aurrera, dadaistek eta futuristek erruz erabili zuten euren lanetan eta geroztik abangoardia artistiko askotan erabilitako teknika izan da, objektu artistiko klasiko eta tradzionalaren kritika eta berrikuntza gisa, gizarte kontsumistaren aurkako mezua ere plazaratzen duena.
Loturiko artikuluak
Ikonoklasmoa, ikonoklastak, ikonoklasiaIkonoklasta (Bizantzioko grezierazko eἴκονοκλάστης hitzetik, eikonoklastês, « irudien suntsitzailea») entitate sakratu eta pertsonaia jainkotiar eta santuen irudikapen arbuiatzen duena da. Irudikapen horien suntsiketari ikonoklasmo deritzo, eta debeku horren doktrinari…
Luzemetraiak eta laburmetraiakZinemagintzan, luzemetraiak eta laburmetraiak filmak euren iraupenaren arabera sailkatzeko erabilzen den sailkapena da: luzemetraiak film luzeak dira, eta laburmetraiak film laburrak. Tartean, erdimetraiak ere bereizten dira batzuetan. Luzemetraiek…
Guk euskaraz, zuk zergatik ezGuk euskaraz, zuk zergatik ez Gabriel Arestiren hitzekin osaturiko abestia da, Urko abeslariak famatu egin zuena 1970eko hamarkadan, euskararen aldeko ereserkia bihurtuz. Hitzak Euskara putzu sakon eta ilun…