Chicagoko eskola (soziologia)


KategoriakSoziologia

Chicagoko eskola soziologikoa bereziki 1915-1940 artean Chicagoko Unibertsitatean garatutako ikerketa soziologiaren korronte epistemologikoa izan zen, ordura arteko ikerketetan errealitatetik urrun zegoen soziologia baztertu eta soziologia zientifiko eta praktikoa aldezten zuena, gizarte arazoei irtenbidea emate aldera. Horretarako proposatzen zen ikerketa metodo nagusia behaketa partehartzailea izan zen, non ikertzailea ikertzen ari den eremuan sartzen den, materialak eta testigantzak jasotzeko, bereak barne. Chicagoko eskolaren beste berezitasun bat ikergaia izan izan zen: bereziki hiria ikertu zuen (aurreko soziologoek maiz gizarte primitiboetara jo zutelarik), eta horien artean delinkuentzia eta horren inguruan sorturiko azpikulturak, irtenbidea eman beharreko arazo sozial moduan. Ikuspuntu filosofiko batetik, Chicagoko eskolak pragmatismoa eta konstrukzionismoa hartu zituen erreferentzia epistemologiko nagusitzat. Bere baitan garatutako eskola nagusietako bat interakzionismo sinbolikoa izan zen. Hainbat izan ziren Chicago eskolako partaideak, baina agian nabarmenena George Herbert Mead izan zen.

215 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.