1141 urtean azaltzen da lehen aldiz Igeldo agiri historikoetan, "Igeldo Bizchaya" izenarekin, Nafarroako Gartzia Ramirez erregeak Iruneko elizari Igeldoko lurrak eta ondasunak eman zizkionean, bereziki San Pedro elizari…
Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarra edo, labur, Caracasko Gipuzkoar Konpainia, Felipe V.ak Espainiako erregeak emandako pribilegioekin euskal merkatari talde batek 1728 urtean eratu zuen konpainia izan zen, Venezuelako probintzietako merkataritzaren kontrola eta esklusibotasuna izan zituena, Espainiako produktuak han saldu, hala nola burdina, armak eta oihalak, eta hango kakao eta tabakoa, besteak beste, Espainiara ekartzeko. Konpainiak 1785 urtera arte iraun zuen, beste konpainia batzuekin bateratuz Filipinetako Konpainia osatzeko desegin zelarik.
Konpainiak Venezuelaren eta Espainiaren arteko merkataritza nabarmen bultzatu zuen, ordura arte ingelesek eta holandesek lurralde haietan garatzen zuten kontrabandozko merkataritza eragotziz. Donostiako garapen ekonomikoan eragin handia izan zuen, 1751an konpainiaren egoitza Madrilera aldatu bazen ere. Venezuelako garapen ekonomikoan ere eragile garrantsitsua izan zen. Kulturan ere eragina izan zuen: Ilustrazioaren printzpioak bereganatu eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen babeslea izan zen eta ideia horiek Venezuelan zabaldu zituen.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.