Burbuila finantzarioak edo finantza burbuilak, batzuetan burbuila ekonomikoak ere deituak, aktibo edo ondasun baten merkatuko prezioaren hazkunde azkar eta gehiegizkoa da, bere balio intrintseko edo berezkoaren gainetik, inbertsore…

Burtsako kapitalizazioa edo burtsa kapitalizazioa enpresa bateko akzioek burtsako merkatuan une jakin batean duten balio totala da, une jakin batean akzioak duen kotizazioa enpresaren akzio kopuru totalarekin bidertuz kalkulatzen dena. Enpresa batek zenbat balio duen adierazten duen indikadore bat da. Burtsako kapitalizazioaren araberako enpresen sailkapena egin da, nano-cap, micro-cap, small-cap, mid-cap, large-cap eta mega-cap enpresak bereiziz.
Burtsako kapitalizazioa enpresaren egoera zehaztu eta horren etorkizuna aurresateko erabil daiteke. Hala, PER edo Price to Earnings Ratio (kapitalizazioa / mozkin garbia) izeneko adierazleak enpresaren errendimendua adierazten du: PER erlatiboki txikia (beste enpresen aldean) akzioek gora egin dezaketela baieztatuz interpretatu daiteke, kapitalizazioa, akzioen balio totala alegia, mozkin garbiak sortzeko ahalmenaren aldean txikia dela adierazten baitu.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.