IBEX 35 edo IBEX35 Madrilgo burtsako 35 enpresa garrantsitsuenen (kapitalizazioaren, negoziatutako bolumenaren eta likidotasunaren arabera) akzioen kotizazioen bilakaera kalkulatzen duen adierazle bat da, zenbaki indize moduan kalkulatzen dena.…

Burtsa-indizeak edo burtsako indizeak burtsa batean kotizatzen duten balore esanguratsuenen kotizazio edo prezioen bilakaera orokorra azaltzen duen adierazle bat da, zenbaki indize moduan eratua. Burtsa indizeak oinarrizko balio batetik abiatzen dira, eta une oro erreferentziazko balio horrekin konparatuta ematen dute baloreen kotizazioei dagokien balioa. Adibidez, une batean burtsa indizea 5000 baliora heldu bada, eta oinarri-aldian 2000tik abiatu zen, esan nahi du orain kotizazioak orokorrean 2.5 bider altuagoak direla. Burtsa indize batean ez dira barneratzen burtsa horretan kotizatzen duten balore guztiak, baizik eta balore esanguratsuneak, kapitalizazio, negoziatutako bolumen, likidezia eta beste faktoreen arabera.
Burtsa indize ezagunenak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.