Burgosko prozesua


KategoriakHistoria
Burgosko prozesua (*Burgoseko prozesua), Burgosko epaiketa edo Burgosko auzia 1970eko abenduan ETA erakundeko 16 kideren aurka egindako gerra-kontseilu edo epaiketa militar sumarisimo bat izan zen, garrantzi publiko handia hartu zuena, Espainian nahiz nazioartean, eta, akusatuei elkartasuna adierazteko eta erregimenaren aurka protesta-oldea eragiteaz gain, erregimenaren barne-pitzadurak sorrarazi zituena. Azkenean, protestek eta erregimenaren ahuleziak akusatuei ezarri zitzaizkien heriotza-zigorrak bertan behera uztea ekarri zuten.

ETA, Euskadi Ta Askatasuna, 1950eko hamarkadaren amaieran sortu zen, Euskal Herria askatzeko erakunde gisa. 1968an, erregimeneko polizia-kargu ezagun bat hil zuen, torturatzaile gisa zuen krudelkeriagatik ezaguna. Aste batzuk lehenago, ETAko buruzagi karismatiko bat hil zen Guardia Zibilarekin izandako tiroketa batean, ordu batzuk lehenago ohiko kontrol batean agente bat hil ondoren. Testuinguru horretan, ETAk ekintza-errepresioa-ekintza estrategia bat garatzea erabaki zuen, eraso armatuen kanpaina indartuz, erregimenaren errepresio bortitzaren aurrean, azkenik, hura amaituko zuen herri-matxinada bat pizteko helburuarekin. 1969an ekintza ugari burut situen ETAk, banku-lapurretak eta leherketak bereziki. Erregimen frankistak salbuespen-egoera ezarri zuen Euskal Herrian, eta 1969ko apirilean ETAko buruzagi ugari atxilotu zituen. Zigor eredugarria ezarri nahian, buruzagi horiek eta ETAko beste militante batzuk, 16 guztira, Burgosen epaitu zituen auzitegi militar batek.Epaiketa ETArentzat eta orokorrean antifrankismoarentzat propaganda-leiho bat izan zen. ETAko kideek, haien abokatuek eta kanpoko laguntzaileek ederki baliatu zuten epaiketa beren aldarrikapenen alde eta erregimena gaitzesteko, askatasun ezaren eta erregimenaren errepresioaren aurka, Euskal Herriaren askatasuna aldarrikatuz. Kalean, protestak ordura arte epaiketaren aurka ikusi gabeko mailara iritsi ziren, baita nazioartean ere. Izan ere, egun batzuk lehenago, ETAk Alemaniako kontsula bahitu zuen Donostian, nazioarteko arreta erakartzeko. Azkenean, auzitegi militarrak heriotza-zigorra jarri zien akusatuetako 6 militanteri, eta espetxe-zigor gogorrak ezarri zizkien ia guztiei. Prozesu osoan zehar, desadostasun handiak izan ziren erregimeneko sektore gogorren, ETAko militanteen aurkako zigor eredugarri baten aldekoen, epaiketaz arduratzen zen auzitegi militarrak berak ordezkaturik, eta Matesa auziaren ondorengo birmoldaketaren ondoren gobernua osatzen zuten sektore teknokraten artean, egoera lasaitzearen alde baitzeuden. Azkenik, protesta-giroak eta nazioarteko presioak gobernua esku hartzera behartu zuten, heriotza-zigorrak espetxe-zigorrekin aldatuz, erregimeneko sektore erradikalenen aurka. Dena dela, kaltea egina zegoen. Epaiketak agerian utzi zuen erregimen frankistaren izaera zapaltzaile eta errepresiboa, bai maila nazionalean, bai herritarren artean, bai nazioartean, erregimen frankistaren gainbehera bizkortuz.

Ikus, gainera
443 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.