Ohiturak eta usadioak pertsona, gizatalde eta gizarteek dituzten portaera errepikatu eta iraunkorrak dira, azkenean haien kulturako osagai bilakatzen direnak, tradizioa deitzen dena osatuz. Horien garrantzia nabarmena da kulturetan…

Burdinazko kaiola Max Weber soziologoak gizakiak gizarte moderno industrialetan pairatzen duen askatasun eta autonomia galtzea adierazteko erabiltzen duen simila da, arrazionalizazio instrumentala eta burokrazia gailentzen direnean erakundeen helburuak betetze aldera. Bizitza erakunde burokratikoaren mesedetan utzita, burdinazko kaiolak gizabanakoaren ahalmenak atxiki egiten ditu, eta areago haiek handitu ere bai, baina aldi berean haren autonomia galbidera eramanez eta harengan munduaren desliluratzea delakoa sorraraziz. Burdinazko kaiolaren metafora 1904-1905 urteko Etika protestantea eta kapitalismoaren espiritua lanean plazaratu zuen Weber-ek.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.