Burbuila mediatikoa


KategoriakSoziologia

Burbuila mediatikoa gaurkotasunezko gai bati buruz egiten den gehiegikeriazko jarraipen eta tratamendu partzial eta alboratua da, ikuspuntu ideologiko jakin batetik abiarazitakoa eta iritzi publikoa bereganatu nahi duena. Burbuila mediatikoak polemika eta matraka erabiltzen ditu gaiaren interpretazioan, protagonistak ere tartean jarriz, eztabaidan elementu emozionalak sartuz, era horretan gaiaren azterketa objektibo, inpartzial eta kritikoa eragozteko.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, media bubble; gaztelaniaz, burbuja mediática.

152 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.