Eskola egutegia ikasturtea garatzeko denbora plangintza da, eskola egunak (egun lektiboak), azterketa egunak, izena emateko egunak, oporraldiak eta bestelakoak ezartzen dituena. Herrialde batetik bestera aldatzen bada ere, eskola…
Bullying edo eskola jazarpena ikasle batek bere ikastetxeko ikasle batzuen aldetik pairatzen duen beldurrarazte, iseka, abusu, eraso edo indarkeria egoera, hitzezkoa, fisikoa nahiz psikologikoa, jarraitu eta iraunkorra da, ikasleak bakardadean, isilean eta bere burua defendatu ezinik nozitzen duena. Bully ingelesezko hitza da, harroputz eta liskarzale adierazten duena, eta eskola jazarpenaren testuiunguruan jazarle edo erasotzailea izendatzen du. Erasotzaileak taldeka aritzen dira, baino parte hartze maila desberdinekin, jazarpenaren ekimena zuzentzen duen liderraren atzetik laguntzaile eta jarraitzaile talde izanik. Jazarpena pairatzen duen ikaslearen bakardadea eta defendatu ezina, inbisilizazioa eta elkartasun eza beste ikasleen eta baita irakasleen aldetik ere, eskola jazarpenaren beste ezaugarri batzuk dira, jazartuarengan isolamendu, erru eta lotsa sentimenduak sorrarazten dituena, bigarren txandako biktimizazioa sortuz horrela. Bullying-a eskolako maila guztietan gertatzen da bada ere, nerabezaroan, eta bereziki 13-15 urte bitartean, gertatzen da maizenik. Fenomeno isil eta ezkutua izanda, zaila da fenomenoaren maiztasunari buruzko datuak aurkeztea, eta egindako ikerketetan aski portzentaje desberdinak plazaratu dira. Hala eta guztiz ere, aski arazo larria da eskolak nahiz gizartean, ikasleak bizitza guztirako markatu ditzakeena, eta azken ondorio gisa suizidioa eta homizidioa ere izan dituena. XX. mendearen bukaeratik, ordea, sentsibilizazio eta kontzientzia sendoa garatu dira gizartean arazo horren inguruan, bullyng-a arazo gisa ulertu eta azalarazten lagundu dutenak.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.