Pultsioa barneko estimulu edo bulkada da, bereziki sexualitatearekin lotua. Sigmund Freudek asmatu eta garatutako kontzeptua da, Trieb alemanierazko hitza baliatuz (euskaraz, bulkada), eta psikoanalisiaren oinarrizko kontzeptuetako bat, baino…
Orokorrean, bulkada subjektu batek duen berehalako eta berezko motibazio, erreakzio edo jokabidea da, arrazoitik hausnartu gabea eta gizakiaren oinarriko beharrek sorrarazitakoa, hala nola gosea, egarria, sexua eta loa. Psikologian eta psikoanalisian berriz, bulkada termino zehazgabea da eta bi adiera izan ditzake: instintua izan daiteke, berezkoa eta espezieko gizaki guztiontzat komuna eta derrigorrez asetu beharrekoa, eta pultsioa, jatorrian sexualitatearekin lotua eta beraz komuna subjektu guztiengan baina era desberdinetara moldatzen dena subjektu batetik bestera, hura asetuz, sublimatuz nahiz erreprimituz.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, impulso.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.