Agian, marka bulgarizazioa bilatzen ari zinen.
Bulgarizazioa teoria eta kontzeptu filosofiko, tekniko edo zientifikoak, bereziki konplexuak direnean, modu sinple eta ulergarri batean jende xehearen artean (latinez, "vulgus" delakoaren baitan) zabaltzea da, kontzeptuaren zorroztasunaren kaltetan maiz. Batzuetan kritikatu egiten den ikuspegia da, gehiegizko bulgarizazioak dakarren sinplifikazioak kontzeptu eta ikuspegi okerrak sortu ohi dituelako jendartean. Dibulgazio terminoaren ikuspegia hobesten da egun, zorrotz eta aldi berean ulergarritasunez, publikoa informatzea helburua duena.
 
Loturiko artikuluak
Aurrerakoia eta atzerakoiaPertsona eta horien ideia, iritzi eta pentsamoldeari buruz, aurrerakoia gizarte aldaketen, aurrerabidearen eta progresismoaren aldekoa dena da. Termino lausoa izan arren, orokorrean eskubide zibilen, aberastasunaren banaketaren, zerbitzu publiko…
 
 
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza  agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
 
 
Genero ikuspegiaGenero ikuspegia erakunde batean jarduera bat garatzean emakumeek jasan dezaketen diskriminazioa, desberdinkeria eta bazterketa egoerak identifikatu eta horiei aurre egiteko erabaki eta ekintzen multzoa da, gizon eta emakumeen…