Ajuriaeneko Ituna (gaztelaniaz, Pacto de Ajuria Enea) Euskal Komunitate Autonomoko alderdi politiko gehienek ETAren aurkako forntea osatu eta ezker abertmzalea zokoratzeko garatu zuten itun politikoa izan zen, 1988ko…

Briand-Kellogg ituna Frantziako kanpo arazoetarako ministro Aristide Briand-en eta Estatu Batuetako estatu-idazkari Frank B. Kellogg-en ekimenez 1928ko abuztuan hamabost herrialdek sinatu zuten ituna izan zen, zeinaren arabera herrialde horiek gerra saihesteko konpromisoa hartzen zuten. Itunak ez zien ezartzen inongo santziorik edo zigorrik beste herrialderen bati eraso militarra egiten zion herrialdeei; horrela, bere eragin erreala gutxietsia izan da, hain zuzen ere, itunak ez zituen geldirarazi hurrengo urteetan izandako inbasioak, hala nola Mantxuriako inbasioa, Japoniaren aldetik, eta Abisiniako inbasioa, Italiaren aldetik. Hala eta guxtiz ere, 1945eko Nazio Batuen Gutunaren aurrekari juridikotzat hartzen da.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.