Gehieneko etika edo gehienekoen etika bertutea, bizitza ona eta zoriontasuna helburu dituen etika da, gizartean bizitzeko beharrezkoa ez dena, baina gomendatu egiten dena. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ética de…
Boulesis Aristotelesek bere etikan bereizi zituen hiru desiretako bat da, epithymía edo berezko irrikarekin eta thymós edo desira emozionalarekin batera. Boulesis delakoa gizakiak epe luzera dituen asmoekin dago loturik, bizitza ona bilatze aldera; alde horretatik, borondatearen aurrekontzeptua litzateke, borondatea, erabakimen aske moduan, ez baitzen antzinako greziarrek zerabiltzen kontzeptua eta soilik kristautasunarekin batera garatu zen bere esanahi osoarekin.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.