Boto zuria


KategoriakPolitika

Hauteskunde edo erreferendum batean, boto zuria inongo hautagai edo aukeraren alde ematen ez den botoa da. Alderdi edo hautagai guztien aurkakotzat nahiz beste hautagai edo alderdiekin identifikatzen den boto gisa har dsaiteke. Espainian, botoa zuria dela interpretatzen da gutun-azalean boto-txartelik sartzen ez denean, edo boto-txartelean zerbait idatzi behar den kasuetan, ezer idazten ez denean. Boto nuluak ez bezala, boto zuriak baliodunak dira eta zenbatu egiten dira, baino ez zaizkio inori esleitzen, baina hala ere eragina badute bozketan, boto baliodunen artean zenbaturik, hauteskunde-muga gainditu eta ordezkaritza lortzeko boto-kopurua handitu egiten baitute, alderdi eta hautagai minoritarioen kaltetan.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, blank vote, blank ballot; gaztelaniaz, voto en blanco.

197 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.