Bost erreinuak izaki bizidunen sailkapenetako bat da, haiek bost multzo handi hauetan biltzen dituena, gehienbat haien nutrizio-motaren arabera:
- landareen erreinua edo erreinu begetala, autotrofoak direnak, hots, nutrienteak materia inorganikotik sintetizatu egiten dituztenak
- animalien erreinua, heterotrofoak edo beste izaki bidizun batzuengandik elikatzen direnak;
- fungi edo onddoen erreinua, saprofitoak edo hildako materia organikotik elikatzen direnak;
- protista direlakoen erreinua, algak eta protozooak biltzen dituztenak;
- monera direlakoen erreinua, bakteria (zelula bakarreko organismoak, material genetikoa zitoplasman sakabanatua dutenak) biltzen dituztenak, aldi berean prokariotoak direnak, hots, nukleorik ez dutenak eta material genetikoa zitoplasman sakabanatua dutenak.
Loturiko artikuluak
Ekologia sakona eta azaleko ekologiaEkologia sakona naturari berezko balioak aitortu egiten dizkion ikuspuntu filosofikoa da, gizakien beharrizan eta nahietatik haraindi. Ildo horretatik, Mendebaldeko gizarte industriala zorrotz kritikatzen du, edonola ere gizakiaren ikuspuntutik…
Ekologia soziala (gizarte ekologia)Ekologia soziala edo gizarte ekologia ingurumenaren arazoen iturria gizartean dauden egitura eta harreman sozioekonomikoen emaitza direla (hala nola hierarkia, dominazio eta desberdintasun sozialen ondoriozkoak) baieztatzen duen ekologia politikoaren…
bost xentimoko pupua eta hamar xentimoko trapuaTxikikeria batengatik konponbide, kexa edo zalaparta handia egiten denean adierazten dena. Aldaerak Erreal biren pupua ta bi pezetaren trapua. Bi sosen pupua eta ontzako baten trapua. Txakur aundi…