Etxetik Ameriketara Enara Garmendiak 2021ean plazaratutako liburua, gaztetxoei zuzendua. Laburpena 1: Maia Maia neska nerabea da, Gorka anairekin eta gurasoekin bizi dena. Abuztua da. Egun berezia da gaur,…

Bost ahizpa Aitor Arana idazleak (Legazpi, 1963) 2003 plazraturiko eleberria da, gazteei zuzendua.
LABURPENA
1. kapitulua
Amaia eta Leire ama-alabak dira. Leirek 15 urte ditu. Autoz doaz Araban barrena, Leirek oraindik ezagutzen ez duen aitonaren landetxera. Leirek ez du bere aitona ezagutzen, eta Amaiak ere urtetan ez du ikusi, Leirerekin haurdun geratu zenez geroztik zehatzago, aitonak haurdun zegoela jakindakoan etxetik bidali baitzuen. Leirek aitona ezagutu nahi du, baina Amaiak dio ez duela ezer galtzen aitona ez ezagutzeagatik. Leirek bere aita ere ezagutu nahiko luke, baina amak behin baino gehiagotan azaldu dio: aita margolaria zen, erretratuak egiten zituen, ama berarekin hasi zen harremanetan eta haurdun geratu zen. Gero desagertu egin zen aita. Ez daki beste ezer. Alabak gehiago jakin nahiko luke, baina ez dago besterik. Leire oso neska azkarra eta heldua da, eta bitxikeria gisa, zazpi urte baino ez zituela, amari lagundu zion erretzeari uzten.
Baina orain, esan bezala autoz doaz. Izan ere, Amaiak aitonaren gutun misteriotsu jaso zuen aitaren aldetik, eskatuz egun horretan bertan bere landetxera etortzeko, Amaiak oraindik ezagutzen ez duen landetxera, bakarrik etortzeko, eta ahazteko bion arteko ulertezin guztiak. Ez daki nolatan erosi zuen landetxea, bera gizon aurrunta baitzen guztiz. Aizpuru herrira gerturatzen direlarik euria hasten du, gero eta biziago. Aizpuru herrira heldu eta hango taberna batera sartzen ira, pixa egitera. Andrearekin hizketan hasten dira, kafea eta muztioa eskatu ondoren. Andreak informatzen die landetxearen izena Aizpeberri dela, eta lau kilometro gorago dagoen Aizpea auzoan dagoela, auzoa baino pixka bat gorago. Bidea oso txarra da. Bere aita oso aberatsa izan behar dela dio, horrelako etxea erosi eta eraberritzeko. Eta gaineratzen du duela hogei minutu Amaiaren oso antzekoa den andre bat ere landetxe horri galdezka sartu dela tabernara. Abiatu egiten dira Amaia eta Leire berriz. Leire jakinminez dago, aitona eta orain etxea ere ikusteko irrikitan dago. Amaiak errepikatzen dio ez duela ezer galtzen aitona ez ezagutzeagatik.
2. kapitulua
(15 orrialde 130etik eginda)
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.